Gaztetxearen 10. urteurrena!

Urretxu – Zumarragako gaztetxeak 10 urte beteko ditu aurten, eta urtero bezela Ekaina osoa ekintzaz josita datorkigu, baserri astea, antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak…
Egun handia, bazkaria, pelota txapelketa, txaranga, kontzertuak… ekainaren 9an izango da, eta tiketak aurki jarriko ditugu salgai, beraz utzi plan guztiak alde batera, eta etorri gaztetxearen urtebetetzea ospatzera!

Isuo Sasiia eta Arrutiko Intxaurrak bakarlariak

Bihar ostirala, 19.00etatik aurrera, bi bakarlari zarauztar hauek izango ditugu gaztetxean zuzeneko bikaina eskaintzen!
Bihar arte ta gozatu emanaldiaz!

Presoen aldeko ekitaldia Urretxu – Zumarragan

Datorren maiatzak 19an “Goazen Plazara” mobilizazio nazionala antolatu da. Euskal Herriko plaza guztiak bete ditzagun Euskal Preso Politikoen eskubideak aldarrikatzeko.

Urretxun eta Zumarragan ere parte hartu nahi dugu eta maiatzak 19an, larunbata, eguerdiko 13:00etan Lizeon elkartuko gara mosaiko handi bat osatzeko.

Mosaikoa osatzeko 150 pertsona behar dugu. Ondo antolatzeko, animatu eta Alidirin edo Gaztetxean jarri diren zerrendatan izena eman. Ez ahaztu, hartu zure zenbakia!

Ainhoa, Gonzalo, Ismael, Joseba, Xabier eta Euskal Preso politiko guztiak Euskal Herrian nahi ditugulako

Gonzalo Rodriguez-i Parot Doktrina Ezarri Diote

Info gehiago

Txozna Batzordearen bilerarako deialdia!

Larunbatean, arratsaldeko 6etarako txozna batzordeak bilera deitu zu Ekainaren 29an hasiko diren Zumarragako jaietako antolakuntzan aurrera egiteko.
Gaztetxean izango da eta guztiok zaudete gonbidatuak!
Parte hartu guztion jaiak izan daitezen!

Zero Zabor Jardunaldiak Aste Hontan!

Bolo-bolo dabilen gaia da hondakinena eta gaztetxean ere landu eta eztabaida serio bat bultzatu asmoz Gazte Asanblada eta Zero Zabor taldearen artean ekintza sorta prestatu da aste honetarako. Gaztetxea denon etxea denez Zumarraga-Urretxuko jendartea ekintza hauetara gonbidatu nahi dugu.

Asteartea hilak 24, 22:00tan: BIDEOA Zineku-ren barruan “Etorkizuna erraustuz” dokumentala botako da
. Olaztiko Portland lantegiko labeetan zaborrak erre nahi dituzte eta ekintza honek ekar ditzakeen ondorioak jorratzen ditu euskerazko ikus-entzunezko honek.

Info+: http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/

Ostirala 27, arratsaldeko 18:30tan (puntual):HITZALDIA

Herriko Zero Zabor taldeak hitzaldia eskeiniko du, bertan orain arte hondakinen kudeaketa nola egin den, ze egoeratan gauden eta etorkizunerako ze irtenbide posible dauden azalduko dute.

Larunbata, eguardiko 12:00tan: Geuk sortu, geuk kudeatu!

Gaztetxean sortzen den organikoa konpostatzeko konpostagailua jarri eta jendeari hau nola erabili azalpenak emango zaizkio.

Denon arazoa delako animatu soluzioaren parte izatera!

Info+: http://zumarragaurretxuzz.wordpress.com/

PIZTIAK GAUR GAZTELEKUN

Piztiak talde bizkaitar mitikoa izango dugu gaur, apirilak 21 larunbata, gaztetxean. Kontzertua 23tan hasiko da. Hala ere, ‘Piztiak’en bideo bat eskainiko dute aurretik aurkezpen gisa . Kontzertua beti bezala dohakoa da beraz nahi duenak badaki.

Eta taldea ezagutzen ez dutenentzat:

http://www.myspace.com/piztiak

http://piztiak.wordpress.com/